Sharon Olds
Sharon Olds | |
---|---|
(2003) | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Frantzisko, 1942ko azaroaren 19a (81 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, climate activist (en) eta akademikoa |
Enplegatzailea(k) | New Yorkeko Unibertsitatea European Graduate School (en) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Sharon Olds (San Frantzisko, 1942ko azaroaren 19a) ingelesezko idazle eta poeta estatubatuarra da, eta gutxienez zortzi poesia-liburu idatzi ditu.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sharon Olds 1942an jaio zen San Frantziskon, Kalifornian. Autorearen beraren arabera, «infernuko kalbinista» gisa hazi zen. Stanford Unibertsitatean graduatu ondoren, Columbia Unibertsitatean egin zuen doktoretza.[1]
The San Francisco Poetry Center Award, Lamont Poetry Selection (orain «James Laughlin» deitua), The National Books Critics Circle Award, T. S. Eliot eta Pulitzer sariak jaso ditu.
Gaur egun, literatura-sorkuntzako eskolak ematen ditu New Yorkeko Unibertsitatean.[2]
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren The Wellspring (1996) liburuan, hizkuntza gordin eta ausarta erabiltzen du irudietan, non indarkeria politikoa eta etxeko indarkeria eta sexualitate gordina elkarrekin lotzen baitira bikote-harremanetan. The New York Times-en aipamen batek Oldsen poesia goraipatzen du ikuspegi horretatik: «Whitman bezala, Olds andreak gorputza kantatzen du zapalketa politikoa baino indartsuagoa den botere baten ospakizunean».
Bere lehen olerki-liburukiak, Satan says («Satanek dio», 1980), San Frantziskoko Poesia Saria ospatzen zen lehen urteko saria jaso zuen.[3] Poemek intentsitate handiz aztertzen dituzte gai pertsonalak, tonu hautemanezinarekin, Alice Ostrikerrek «familia-maitasunaren eta minaren erotika» gisa deskribatzen duena irudikatuz. Sharon Oldsen bigarren bolumenak, The Dead and the Living («Hilak eta bizidunak»), Lamont Poetry eta National Book Critics Circle Award sariak irabazi zituen.[4][5] Lan haren ondoren, Oldsek The Gold Cell (1987), The Father (1992), The Wellspring (1996), Blood, Tin, Straw (1999) eta The Unswept Room (2002) argitaratu ditu. The Father, minbiziak eragindako aitaren heriotzaren aldeko poema elegiazkoak, T. S. Eliot sariarentzat proposatu zuten eta The National Book Critics’ Circle Award-eko finalista izan zen. Michael Ondaatje-ren hitzetan, haren poemak «eskuetan su hutsa» dira.
Oldsen lana aukeratu dute ehun poesia antologiatan baino gehiagotan eta hainbat literatura-eskuliburutan sartu da. Zazpi hizkuntzatara itzuli dituzte bere poemak. New York estatuko poeta saritua izan zen 1998-2000 bitartean. Sharon Olds gure garaiko poeta bizidun onenetakotzat jotzen da. «I Go Back to May 1937» Into the Wild filmean errezitatu zuten, pertsonaia nagusiaren disfuntzioa argitzeko. Bread poema ere idatzi zuen, eta Stag's Leap poema bildumarengatik Pulitzer saria irabazi zuen.[6] Bilduma hartan poetaren dibortzioaren autobizipen ausarta kontatzen du, eta bere ezkontzaren erantzukizuna ez du saihesten.
Laura Bushi gutuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005ean, Laura Bush lehen damak Olds gonbidatu zuen Washingtongo Liburu Jaialdi Nazionalera. D.C. Oldsek 2005eko urriaren 10ean argitaratutako gutun ireki bat idatzi zion Laura Bushi, non Oldsek Bushi honakoa esaten zion:[7]
Gure herriarekiko harrotasuna sentitu zuten estatubatuar askok, orain larritasuna eta lotsa sentitzen dute indarrean dagoen odol-, zauri- eta su-erregimen honengatik. Zure mahaiko liho garbia, ganibet distiratsuak eta kandelen sugarrak ditut gogoan, eta ezingo nuke digeritu.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Satan Says (1980)
- The One Girl at the Boys' Party (1983)
- The Dead and the Living (1984)
- The Victims
- The Gold Cell (1987)
- The Father (1992)
- The Wellspring (1996)
- Blood, Tin, Straw (1999)
- The Unswept Room (2002)
- Strike Sparks (antología, 2004)
- Stag's Leap (2012)
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1980: The San Francisco Poetry Center saria,[3] Satan says poema liburuarekin
- 1983: Lamont[5] eta The National Books Critics Circle[4] sariak
- 2012: T. S. Eliot saria[8]
- 2013: Pulitzer Saria, Stag's Leap lanarekin[9]
- 2023: Joan Margarit saria[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Sharon Olds» Poetry Foundation (Poetry Foundation) 2023-08-04 (Noiz kontsultatua: 2023-08-05).
- ↑ «Faculty» as.nyu.edu (Noiz kontsultatua: 2023-08-05).
- ↑ a b (Ingelesez) Past Winners of the Poetry Center Book Award. The Poetry Center and American Poetry Archives 2018-03-12 (Noiz kontsultatua: 2023-08-05).
- ↑ a b (Ingelesez) «1984» National Book Critics Circle (Noiz kontsultatua: 2023-08-05).
- ↑ a b (Ingelesez) The World Almanac and Book of Facts 1985. New York: Newspaper Enterprise Association, Inc ISBN 0-911818-71-5..
- ↑ (Ingelesez) «2013 Pulitzer Prizes» Pulitzer (Noiz kontsultatua: 2023-08-05).
- ↑ (Ingelesez) Olds, Sharon. (2005-09-19). Open Letter to Laura Bush. ISSN 0027-8378. (Noiz kontsultatua: 2023-08-05).
- ↑ (Ingelesez) Durrant, Sabine. (2013-01-26). «Sharon Olds: Confessions of a divorce» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-08-05).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Gallego, Mercedes. (2023-07-23). «Sharon Olds: «En mis poesías me quejo mucho»» La Voz de Galicia (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz) Biagini, Elisa. “Sharon Olds, Essere nel corpo.” Poesia: mensile internazionale di cultura poetica, ISSN 1123-4849, Vol. 14, 156 zk., 2001 , or. 3318-33
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Poems by Sharon Olds at PoetryFoundation.org
- (Ingelesez) Illinoiseko Unibertsitatea -Champaign - Modern American Poetry's Sharon Olds section
- (Ingelesez) Review of Blood, Tin, Straws
- (Ingelesez) Olds' Poet laureate page
- Esperientzia zuzenaren poeta Berria, 2023.02.19